Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Bruniren biluziaz emea — 2008-04-11 GTM 1 @ 18:44

bruni-biluzik.jpg

Duela 15 urte, Michel Comte izeneko gizon suitzar batek, bere lana eginez, argazkia egin zion modelo biluzi bati. Zuri-beltza, txukuna, biluzi bat.

Jakingo duzue honezkero istorioa nola bukatzen den. Michel Comteren argazkia irudian fondoan ikusten duzuena da, noski, eta argazkiko biluzia Carla Brunirena da.

91.000 dolar. Hau da, 60.000 euro inguru. Horixe ordaindu du arte bildumagile batek Bruniren biluziagatik.

Enfin, enfin... egin kontu.

Tagak: Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzunak(3) »

  1. Puck

    Manziniren Artist Shit-ek diru gehiagorengatik erosi dute,

    igual gehiago balio du....

  2. Emea

    Aupa Puck:

    Bildumagilerik ez dut ezagutzen tamalez, beraz ezin jakin zerk bultzatzen dituen halako gauzen truke halako dirutzak ordaintzera. Ematen du ez dutela desio uneko objektua erostea (hau da, orain-hemen den hori), baizik etorkizunekoa. Etorkizunean beti ateratzen baita etekina, neoliberalismoak dioenez.

    Barka hitz zirimola. Bestalde, Piero Manzoniren "artista kaka"ri buruz, zer esan. Artistak bere barrenak saltzen ditu. Modeloak bere itxura.

    Hain desberdinak ere ez dira...

  3. borthuzai

    gainera argazkia hori interneten kalitate onez edukita, zertarako ordaindu horrenbeste originalagatik?
    Ikusi beharrekoa ikusita badago? ...

    nik ere ez dut ezer ulertzen.

TrackBack URI

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>