Bila diferentziak (denbora-pasa) emea — 2008-01-24 GTM 1 @ 20:02


Bota bien arteko desberdintasunak, baita begi-bistan dagoena ere! Animo!
Tagak: venus venere emea giorgione tiziano
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us


Bota bien arteko desberdintasunak, baita begi-bistan dagoena ere! Animo!
Tagak: venus venere emea giorgione tiziano
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us
2008-01-25 - 12:46:30 GMT 1
Zure perfileko imajin zatia, bigarren margolaneko triangulo majikoa da.
bi margoak esku berdinen imajinazioa al dira?
desberdintasunak...
klase sozialak. boterea. ingurunea.
lehenengo imajingo neskak Artea ( zentzu elitistan) arrotza du. Ez daki zer egiten ari diren bera margotzean, ez du imajinatzen.
bigarren neska posatzen ari da, akaso behin baina gehiagotan margotu dute, eta agian baita margolan hori enkargu bat da.
horiek dira aktitudeetan imajinatzen ditudan desberdintasunak.
2008-01-27 - 18:10:41 GMT 1
goiko neska lo dago, lasai inguratzen duen naturaren baretasunean. (edo besapea usaintzen bestela ;-)
behekoa berriz ikusleari begira, lizunki, loreen sinbolotasuna ere agian bide horretatik joango da, ez dakit. txakurrarena fideltasuna izango dela imaginatzen dut. Atzean, margo erdia estaltzen dagoen oihal berdeak ere izango du esanairen bat, zerbaiten bila dabiltzan bi neskameak bezalaxe.
2008-02-01 - 14:21:17 GMT 1
Biak dira deituak Venus, edertasunaren, erotismoaren, ugalkortasunaren jainkosa. Lehena mundu idiliko batean irudikatua dago, non Toscanakoa izan daitekeen paisaia Paradisukoa bertakoa izan daitekeen. Dena den, oihalaren detaileak (berpizkundeko artistek hain maite zutena) arrarotasun sentsazioa piztu, eta teknika erakusle dela besterik ez digu erakusten.
Bigarrena, berriz, Venus deitua da halaber, baina hezur-haragizko emakume bihurtu da, jaitsi zaigu paisaia zerutiarretatik mundura, eta guri begira jarri, borthuzaik ondo esan duen bezala, "lizunki", hots, kontzienteki eta plazerez. Hala, gortesau bat ematen du jainkosak. Tizianorena da koadroa, oker ez banago, eta esan daiteke izugarrizko jauzia ekarri zuela emakume/jainkosen errepresentazioan. Edo horrelako zerbait. Barka txapa.
2008-02-01 - 14:23:46 GMT 1
Bi emakumeen ezker besoa, sabela eta hankak berdin-berdinak dira!!! Artista berberak pintatu zituen?