Hera, Zeus, Tiresias emea — 2007-12-08 GTM 1 @ 12:40
Olinpoan izandako eztabaida batean, Zeusek zioen ekintza sexualean [esan gabe doa: koitoan] emakumezkoek plazer gehiago jasotzen zutela gizonezkoek baino, eta Herak, Zeusen emazteak, kontrakoa zioen. Jainkoek Tiresias aztiari eskatu zioten aholku, harentzat bi sexuak ezagunak izaki. Eta Zeusen alde lerratu zen Tiresias, esanez: "Emakumeek jasotzen dutenaren hamarrena jasotzen dute gizonek". Herak, berehala, itsu bihurtu zuen Tiresias. "Mespretxuz, ezin joka daiteke halako arinkeriaz, beraz ene menpekoaren begiak zigortzen ditut itzaletan egotera, betikotz"
(Las Metamorfosis, III, 316-338. Itzulpen librea gazteleratik)

Tagak: emea bellezza venus venere hera tiresias
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us



2007-12-17 - 18:53:24 GMT 1
Jujuju!!
ze ona!! oraintxe ikusi det aluaren algaran bideoa!! ze onak dien!! larunbaten ikusi nitun...
2007-12-17 - 19:14:46 GMT 1
pozten naun.
egin kasu hankapeko irriari...
erne sakelarekin!