Diva Gatzen emea — 2007-11-13 GTM 1 @ 13:33

Obra originala, ados, kopien ama da.
Baina ama antzua da, hots, kopiagileak bortxatu egiten du,
eta Izpiritu Saindua bailitzan, ondorengo bat sortzen dio,
hori bai unibertsalki ugalkor. Kopia baita artelanaren bilakaera gorena.
Kopiaren potentzialidadeak infinito dira.
Nahi adina bider kopia daiteke kopia, eta originala usteltzera,
zaharberritze galkorrera kondenatua dago. Egia da, originalik gabe
ez legoke kopiarik, hori da sorburua. Ados. Sorburua da, baina ez besterik.
Benetako balioa duena kopia da. Kopiatua den lanak soilik merezi duelako,
kopiarena delako balioa, ez originalarena. Originala faltsuki baita originala,
milaka detaile eta erreferentziaren faltsifikazioa baino ez da obra originala.
Galkorra, ustelkorra, ahanzkorra. Kopia berriz, beti gazte, eskuragarri,
merke, bere baliogabetasunean altxor da. Originala potentzialki ez da ezer,
ez bada heriotza. Kopia, berriz, dena da potentzialki,
munduko kopia guztiak biltzen ditu bere baitan.
Tagak: diva emea bellezza venere venus
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us



2007-11-13 - 22:18:20 GMT 1
Detrás del original
esta el artista
sus manos
detrás de la copia
no hay nadie
es potencialmente
inhumano
2007-11-14 - 16:33:10 GMT 1
qué artista?
qué mano?
qué humano?
2007-11-14 - 17:19:27 GMT 1
Sin artista
sin manos
sin humano
en el original
entonces
¿para qué tanta copia?
2007-11-15 - 12:07:33 GMT 1
que la gente diga
lo que quiera.
y nosotros
a callar.
joder, que parecemos
Pimpinella
2007-11-15 - 14:33:54 GMT 1
Al final
va a resultar
que la gente
lo que quiere
es Pimpinela
¿hay alguien ahí?
2007-11-17 - 01:22:36 GMT 1
Euskaraz ere erantzun beharko da, laostia. Aizu Emea, nahiz eta ez egon erabat ados esan dituzunekin, behintzat kolokan jarri dizkidazu inoiz kuestionatu ez nituen kontu batzuk. Eskerrik asko.
2007-11-17 - 11:55:56 GMT 1
Obra bat beti da bestearen kopia, ze, artista inspiratu duen beste obra bat dago atzean seguru.
Baian azkenean liburuekin bezala gertatzen da eta diot nik, ez al dira liburu onenak badakigun hori esaten digutenak?
Ai eztakit, Pimpinelak pixkat deskolokatu nau ta ya desbariatzen ai naiz...