Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Aiuto! emea — 2007-09-20 GTM 1 @ 12:02

laguntza.jpg

Emakumearen presentzia artean, edertasunaren mitoaren eragina emakumeengan, venusak...
Zer dakizu (edo uste duzu) gauza hauei buruz? Zure iritzia behar dut, zure laguntza.

robert-sherer-1994-laukoiztua.jpg

Tagak: Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzunak(9) »

  1. kattalin

    Hara hara, zer galdetzen duzu Venus jainkosagatik? Nere ahizpak 3 bat urte zituenetik lo hartzeko tarteka kontatzen nion Venusen istorioa. Haren gogokoena da, eta nerea noski, Venus, Venus, ederrena, maitasun purua eta amatasuna... guretzat gure amatxo handiena da... edo horrelako zerbait.

  2. borthuzai

    puf!!! ai ama! hoiek galderak hoiek!
    beno, nire ustez, artea, gizon 'haulen' sexu indar erreprimituaren kanalizazio bat izan da betidanik neurri batetan (eta artea bezalaxe, baita beste hainbat gauza ere). Eta gizon 'ahula' diodanean, maskulinitateari atxikitzen dizkiogun karaktere garrantzitsuenak ez dituen gizonari nagokio. Artista, gizaki ahula da zentzu honetan, ez da ehiztari ona (historiaurrean), ez du arrakasta sozialik, ez da liderra, eta ez du emakumeekin zer eginik, eta horregatik, bere indarrak izaki estetikoaren bila ahitzen ditu. Artistarentzat, artea, bera ulertzen edo onartzen ez duen errealitate krudeletik ihes egiteko era bat da. Eta aipatzen nuen ezintasun sexual hori garrantzitsua da hemen. (edo horrelako zerbait, ez dakit ulertzen zaidan) Eta hortaz, oso normala da artistek emakumearen irudia, emakume idealizatuaren irudia, beti present izatea, historiaurreko eskultura ttikietatik hasita. Eta hortik aurrera, zure blogari esker ezagutu nuen John Berger-ek dioena gertatzen da.
    Noski, beti egon dira eszepzio maskulinoak (Goya, Picasso...) zein emakume artista bikainak.
    Nik behintzat horrela ikusten dut (eta noski, ez naiz ez psikologo, ez artista, ez ezer :-)
    Bo! Lasai asko kritika ditzazkezue hitz hauek. Ni ere zuen erantzunen zain geratzen naiz.

  3. Ene Eme

    Parrafo interesgarria bota duzu, Borthuzai. Eskerrik asko halako galdera kasik unibertsalei erantzun bat bilatzen saiatzeagatik. Baina has gaitezen sokatiran.
    Gizon "ahulen" kontua aipatu duzu, lagun. Ikuspuntu interesgarria, bururatu ez zaidana, eta aizu, baliteke zuk diozun bezala "neurri batean" hala izatea. Haitzuloetako margoez ari zarenean, ehizatzen ez zuenak margotzen zuela pentsa daiteke, baina ez derrigor disfuntzio sexualik zeukalako. Taldeak funtzioak banatuko zituen, kualitateen arabera. Bata herrena bada, haitzuloa apaintzen geldituko da. Diot, ez dakit.
    Artea errealitate krudeletik ihes egiteko tresna dela diozu. Ez nago erabat ados. Ihesbide gisa ulertu izan da, baina errealitatearekin konektatzeko, are gehiago, errealitatean eragiten tresna aparta da artea. Errealitate berriak sortzeko, eta haiek finkatzeko erabili izan da betidanik, iheserako baino gehiago. Eta Berger aipatu duzula, "Ways to look" liburuan argi asko aipatzen du artea, eta bereziki erretratua, oso lotua dagoela propietate pribatuarekin. Beraz, emakume baten errepresentazioa egiten denean, askotan ez da desira ezin bete duelako artistak, baizik koadro hura enkargatu dionak emakume horren irudiaren jabe izan nahi duelako.
    Beraz, faktore eta iritzi ugari daude, eta denak dira "neurri batean" gezurra, eta egia. Tira, segi dezagun tiraka.

  4. balaklaba

    Zergatik behar duzu blog hau irakurtzen dugunon laguntza? Kotilla hutsa naiz.

    3 hilabetetan ezer esan gabe eta, bat-batean, aitzakiarik edo antzeko ezer eman gabe, zure irakurleei laguntza eskatzen diezu. Laguntza BEHAR omen duzu. Kontatu zergatik behintzat. Tesi-proposamenerako sarrera idazten ari zara eta zure irakurleen ideiak "kontuan hartu" nahi dituzu?

  5. Ene Eme

    Denok behar dugu laguntza, Balaklaba maite. Ala zuk ez?

    Eta, zergatik, zergatik... ez dakit zergatik. Internetek eskaintzen duen bapateko parte-hartzea aprobetxatu nahi dudalako. Hori delako blogaren asmoa. Zuengandik ikasi nahi dudalako. Adimena zabaldu nahi dudalako. Eta ez, tesi proposamenik ez, mesedez.

    Luzaro egon naiz isilik. Baina ez hiru hilabetez. Orain zarata pixka bat nahi dut. Lagunduko didazue?

    P.D. Honekin ase al dut zure kotillatasuna?

  6. Kevin Heredia

    Ezin imajinatuzkoak egiten ditut.

    Pasa, pasa...

  7. CD-ROMA

    La mujer era el misterio
    el misterio era la vida
    la tierra, el cielo, el mar
    era mujer
    el hombre era débil
    el artista era minotauro
    necesitaba protegerse
    de la naturaleza
    ¡FEMME FATALE!
    así que decidió representarla
    así empezó el arte
    (arte = trampa)

  8. borthuzai

    oso oso polita eta sakona zure arrazonamendu poetikoa CD-ROMA. bai jauna!
    oso ona!
    eta artea = tranpa diozu?
    horretan bai nagoela erabat ados. Oteizari ikustea eta entzutea besterik ez dago!
    Begira, begira!

  9. CD-ROMA

    Dediquémosle este espacio a

    OTEIZA-e-ITZIAR
    +
    in memoriam

TrackBack URI

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>