Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Gure amak emea — 2007-07-20 GTM 1 @ 13:25

Eman besterik ez daki egiten. Ez du hartzen ikasi. Eman egin dio bere bizia, bere denbora, aitari, ahizpari, etxeari, niri. Etxea garbitu, txukun mantendu, janaria erosi, eraman, jaso, prestatu, soberakinak bota, garbitu, arropa erosi, garbitu, eseki, plantxatu, jaso, josi, umeak erditu, elikatu, hezi, eskolara eraman, ekarri, negarrak isildu, portaerak zuzendu...

emakumea axpi

Gure amak beti entzun izan du emakume ederra dela. Etengabe aurrea hartzen dion denboraren aurka jardun behar izan du, edertasun hesietatik kanpo ez geratzeko: dieta hiperkonkretua jarraitu, sakrifizioa ongizatea dela pentsatu, beti garbi, ilea beti osasuntsu eta modan, azala beti leun, lixo, arropa apainak erosi eta barruan kabitu, aitaren bizitza sozialaren apaingarri izan, haren sexu-gogoa ase (uste dut).
barbienude.jpg
Ia eskubiderik gabeko betebehar sorta beldurgarria. Injustua dela jakin arren (ze nire ama emea da, ez inozoa) normaltzat jotzen du, ez baitu beste bizimodu bat pentsatzeko eta egiteko astirik, gogorik. Iluntzean, betebehar guztiak bete ondoren, telebista pizten du, "deskonektatzeko". Baina, pentsatzen jarrita, "konektatu" egiten du bere bizimoduan, bere betebeharretan ixteko "iradokitzen" dion sistemarekin: dirua irabazteko konkurtsoak ikusten ditu aitarekin, non emakumeak irribarre eta bular arteko erreten hutsa besterik ez diren. Bere arazoez pentsatu beharrean besteenak jartzen ditu begien aurrean (gaixoak... dio gosez hiltzen diren afrikarrez).
woman-telebista-ikusten2.jpg
Albistegietan, gizon zahar itsusi bat eta emakume gazte eder bat ikusleen buruak nahastera jolasten dira. Iragarkietan, iraultzarako deia emakumeontzat: zimurren aurkako gerra, zelulitisaren kontrakoa, sukaldeko eta komuneko bakterien aurkako matxinada, altxamendua kolesterolaren kontra, hanketako ileen aurka jo ta ke!, hortz horien eta ile zurien aurkako gerra... Iradokizun itxurako agindu mordoa jasotzen du egunero nire amak, mundu ikuskera etengabe mugatzen eta murrizten dion bizimodutik "deskonektatzen" duenean.

Eta nik, gure amarena naizen neurrian.

Egin kasu emeari. Esan nahi dut, M.A.ri.

Tagak: Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzunak(4) »

  1. CD-ROMA

    Fue él antes que ellos (en traicionarla)
    pobrecitos, pienso
    aquellos que no aman
    a la madre
    poesía
    a la madre
    madre... ¿MADRE?

  2. Zack Morris

    Jajajaja! Oso ona M.A.rena!
    Eta bai, nire ama ere horrelakoa da. Ez du entzun izan emakume ederra dela, baina beste gehiengoa betetzen du. Mother, I always love her, my mother, so threat her right!

  3. borthuzai

    Zureak, Laboaren abesti hura gogoratu dit...

    ('Nere ama hil zait
    lanak itota
    lanaren amoreagatik
    hil zait
    zertarako dan bizitza
    jakitera iritsi gabe

    Izeba ere hil da
    era berdinean
    hil da izeba')

    ...eta triste jarri naiz :-(

    (euskara batuaz, hori bai, M.A. beharrean J.T. ipini beharko genukeen. Izan ere, M. A.-k "Mala Actitud" esan nahi du. Ingelesez B. A. Barracus zen (Bad Attitude). Euskaraz beraz, J. T. "Jarrera Txarra" edo horrelako zerbait :-)
    Zu bai benetako emea! ;-)

  4. Ene Eme

    Joe tu... (J.T.) a ze informazio iturria zaren, Borthuzai. Eskerrik asko txistetxoa izorratzeagatik, jeje ;-)
    Zurean, post zaharren bilduma jartzen jarraituko duzu? Ea berriak ere sortzen dituzun... benga, onar ezazu: desiatzen zaude.
    Aupa zu.

TrackBack URI

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>