Zer pentsarazten didan... Sexua? Artista gehienak gizonezkoak zirela?
Zer sentiarazten duen irudi bakoitzak? Beno hau pertsona eta garaiaren araberakoa da, ez?
Hala ere irudi batzuk etzan egin dituzu bideoan (zergatik? ez da berdina zutik ala etzanda) Esango nuke, bukatzeko 24 segundu falta direla agertzen den irudikoa ez dela emakumea (fisiologikoki esan nahi dut).
Eta beno, zure irudia, bukatzeko 206 segundu falta direla agertzen dena da! Zure testuak irakurrita colage bat izan behar da nahitaez.
Ene... jakin-mina piztu nahi nuen, ez buruko mina. Bateren batek asmatu du irudiarena (ez da garrantzitsuena, ordea). Bai, artista gehienak gizonezkoak izan dira. Baina hori ere ez da garrantzitsuena (edo bai). Irudi pilaketa honekin zera nabarmendu nahi izan dut: emakumea artegintzan errepresentazio izan dela nagusiki (ez egile), biluzik azaldu izan dela maiz, askotan etzanda (hori nabarmentzeko etzan ditut irudi batzuk), eta batzuetan esna, begira.
Irudiak irudi, norberaren irudimenak egin dezala gainerakoa. Milesker arreta jarri duzuen guztioi.
2007-07-03 - 12:50:38 GMT 1
Biluzik, etzanda. Hala erakutsi gaitu arteak. Zer pentsarazten dizue?
(Oharra: irudi segidan bat nirea da. Badakizue zein?)
2007-07-05 - 14:38:09 GMT 1
Nekez ikusten da lur edo ohe gaineko ahoz gorako gizon biluzik.
2007-07-07 - 09:26:49 GMT 1
Badago blog honetan nun gozatua...
Esango nuke, irudi segidan zure argazki bat dagoela. Autoerretrato bat, txuribeltzean.
2007-07-09 - 14:40:28 GMT 1
Umm... ariketa zaila gero!
Irudi bat zure izateak zer esan nahi du, zuk egina dela? zuri egindakoa dela?
Pista bat eskatzen dute gure buru nekatuek...
Mila esker animoengatik!
2007-07-09 - 19:53:44 GMT 1
Biluzik eta etzanda. Eta Begira.
Zer pentsarazten didan... Sexua? Artista gehienak gizonezkoak zirela?
Zer sentiarazten duen irudi bakoitzak? Beno hau pertsona eta garaiaren araberakoa da, ez?
Hala ere irudi batzuk etzan egin dituzu bideoan (zergatik? ez da berdina zutik ala etzanda) Esango nuke, bukatzeko 24 segundu falta direla agertzen den irudikoa ez dela emakumea (fisiologikoki esan nahi dut).
Eta beno, zure irudia, bukatzeko 206 segundu falta direla agertzen dena da! Zure testuak irakurrita colage bat izan behar da nahitaez.
2007-07-09 - 22:17:56 GMT 1