Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Has gaitezen emea — 2007-06-30 GTM 1 @ 15:17

1538ko martxoaren 9an, Guidobaldo della Roverek, Urbinoko dukearen semeak, eskutitz bat bidali zion bere aitak Venezian zuen enbaxadoreari. Eskutitzean Guidobaldok jakinarazten zuen mezulari bat bidaliko zuela Veneziara, Tiziano margolariari enkargatutako bi margolanen bila. Mezulariak, bi hilabete itxaron behar bazituen ere, ezin zuen esku hutsik itzuli. Baina Guidobaldok ez zuen margolanak ordaintzeko adina diru, eta enbaxadoreari eskatzen zion bere amarekin (Eleonora Gonzagarekin) harremanetan jar zedila, honek koadroen ordainketa aurrera zezan. Gerora Guidobaldok beste eskutitz batean azaldu zuenez, bere ondasunak saldu ezean ez zegoen irtenbiderik. Bi koadroen jabe izan nahi zuen kosta ahala kosta. Bata berari egindako erretratu bat zen, bestea "la donna nuda".

titian_venus_of_urbino1.jpg

Tagak: Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzun bat »

  1. Higuin

    Bai, hasi da bai, baina ez dut ezer ulertu. Zenbat izen, zenbat gauza berri.
    TIra, originala da behintzat, interesgarria. Segi horrela. Ea aurrerago enteratzen garen zerbaitetaz.

TrackBack URI

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>