Giacomo... emea — 2007-06-11 GTM 1 @ 01:30

Lan gehiegi egiten zuela. Ea zer uste zuen Carduccik, stronzo hutsa zela edo zer. Porca puttana... Zigarroak etxean ahaztu zituela, Filippori beharko eskatu. Eta cazzo, hotz egiten zuela, ea noiz konponduko zuten berogailua. Beltzaran hark... mamma... ipurdi itzela zuela. Aurrelari beharrean zeudela, madonna, horrela segituz gero... zulora Fiorentina. Eta Australia? Non ote zen, Ameriketatik ala Asiatik gertuago? Itsasoa zabala zela eta berak ez zuela itsasoan ito nahi. Naufragoena bitxia zela, egarriz hiltzea ere, urez inguratuta. Porco dio, aspertua zegoela. Eta pixagurez, hura emakumea! (...che hai sulla pelle, che hai sulle labbra,) eta komunean sega bat egiten bazuen? (quando esci dall'acqua... e ti vieni a sdraiare...) bazuela norekin pentsatu (sapore di sale... sapore di te...)
Baina agurea, non demontre sartu ote zen agurea?
Tagak: giacomo bellezza venere
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us



2007-06-12 - 18:40:58 GMT 1
Polita... baina zer da hau?
2007-06-14 - 18:33:29 GMT 1
Zu, ez zara konturatzen jolasten ari dela... Pixkana argitzen joango da. Baina polita...
2007-06-22 - 15:48:40 GMT 1
Aupa!
Egia esan bai, ederra da Sergi Pàmiesen azken ipuin liburua, goitik behera: La otra vida, Escabeche, Sangre de nuestra sangre, El pozo... eta beste hainbat.
Zure (zuen?) blogarekin ere intrigatua gaituzu (gaituzue?)!
Egongo gara...