Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kontua da emea — 2007-05-11 GTM 1 @ 10:18

venus-boticcelli.jpgvenus-boticcelli.jpg

Maiatzaren 17an, edo uztailaren 2an. Kontua da jendea mahuka motzetan paseatzen zela, begiak ixten zituztela abenidan gora eguzkiaren kontra igotzean turistek. Kontua da lanegun hark jaieguna zirudiela eta irratietan kantu laranjak jarri zituztela eta Francesca Volentik ohi baino ogi barra bat gehiago erosi zuela, badaezpada. Kontua da ispiluan saiatutako irribarreak zuriago-edo zirela, eta Arnoren azalean kua-kua igeri zebiltzala, uhin txikiak fabrikatuz ahateak. Kontua da Piero Grimaldik sudur azpiko bibotea lababoko zurrunbiloak irensten ikusi zuela eta 53. autobusean ohi baino hiru bidaiari gutxiago igo zirela. Kontua da hodeiek ez zutela itzaltzen ezer goiz hartan eta ikatz arkatza berriak erosi zituztela Duomo plazako karikaturgileek. Kontua da Giacomori goizeko zigarreta ahaztu zitzaiola pakete barruan eta distira egin ziotela begiek leihoa zabaldu zuenean uztailaren 2an, edo maiatzaren 17an.

Tagak: Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzunak(2) »

  1. Pietro Madaras

    testu ederra! gehiagoren zain gaude. Emmea, azken aldiko gauza interesgarrienetakoa, nireblogen. Baduzu kutsu misteriotsu bat, badirudi zerbait esan nahian zabiltzala, baina tanteatzen. Segi, segi idazten, adi jarraituko zaitugu.

  2. gorka

    Jo, gaur deskubritu dut blog hau. Oso testu onak eh! Segi horrela!

TrackBack URI

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>