Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Japolagarro emea — 2007-10-26 GTM 1 @ 16:33

geisha.jpg

Hitzak soberan daude, olagarroak mintza bitez!

lehen...

olagarro3.jpg

eta orain...

olagarro.jpg

on egin!

Erantzunak ikusi/idatzi (8) | Tagak:
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erlijioa da sagarra emea — 2007-10-03 GTM 1 @ 02:01

magritte sagarra

Sugeak engainatu omen zuen emea
sagarra eskainiaz.

header.jpg

Baina nork asmatu zuen sugea?

13_3.jpg

Nor, ororen ezjakin,
emearen erabakiaren zigorra jaso duena?

adameva002.jpg

Erlijioa da sagarra.

Erantzunak ikusi/idatzi (5) | Tagak:
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Aiuto! emea — 2007-09-20 GTM 1 @ 12:02

laguntza.jpg

Emakumearen presentzia artean, edertasunaren mitoaren eragina emakumeengan, venusak...
Zer dakizu (edo uste duzu) gauza hauei buruz? Zure iritzia behar dut, zure laguntza.

robert-sherer-1994-laukoiztua.jpg

Erantzunak ikusi/idatzi (9) | Tagak:
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Inoren esklabu emea — 2007-07-22 GTM 1 @ 18:39

pavese__performance__biella_2000__attore_paolo_polverini__foto_di_claudia_fabris__1_-full.jpg

E le donne non contano nella famiglia.
Voglio dire, le donne da noi stanno in casa
e ci mettono al mondo e non dicono nulla
e non contano nulla e non le ricordiamo.
Ogni donna c’infonde nel sangue qualcosa di nuovo,
ma s’annullano tutte nell’opera e noi,
rinnovati cosí, siamo i soli a durare.
Siamo pieni di vizi, di ticchi e di orrori
—noi, gli uomini, i padri— qualcuno si è ucciso,
ma una sola vergogna non ci ha mai toccato,
non saremo mai donne, mai schiavi a nessuno.

Cesare Pavese, Lavorare stanca.

Eta emakumeek ez dute garrantzirik gure familian.
Esan nahi dut, gurean, emakumeak etxean gelditzen dira
eta munduratzen gaituzte eta ez dute ezer esaten
eta ez dute garrantzirik eta ez ditugu oroitzen.
Emakume bakoitzak zerbait berria odoleratzen digu,
baina zereginetan ezabatzen dira oro eta gu,
hala berriturik, bakarrak gara irauten.
Beterik gaude bizioz, apetaz, lazturaz
—gu, gizonok, aitok— bateren batek beste egin du buruaz,
baina lotsa bakar batek ere ez gaitu inoiz ukitu,
ez gara inoiz emakumeak izango, inoiz ez inoren esklabu.

Erantzunak ikusi/idatzi (3) | Tagak:
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Gure amak emea — 2007-07-20 GTM 1 @ 13:25

Eman besterik ez daki egiten. Ez du hartzen ikasi. Eman egin dio bere bizia, bere denbora, aitari, ahizpari, etxeari, niri. Etxea garbitu, txukun mantendu, janaria erosi, eraman, jaso, prestatu, soberakinak bota, garbitu, arropa erosi, garbitu, eseki, plantxatu, jaso, josi, umeak erditu, elikatu, hezi, eskolara eraman, ekarri, negarrak isildu, portaerak zuzendu...

emakumea axpi

Gure amak beti entzun izan du emakume ederra dela. Etengabe aurrea hartzen dion denboraren aurka jardun behar izan du, edertasun hesietatik kanpo ez geratzeko: dieta hiperkonkretua jarraitu, sakrifizioa ongizatea dela pentsatu, beti garbi, ilea beti osasuntsu eta modan, azala beti leun, lixo, arropa apainak erosi eta barruan kabitu, aitaren bizitza sozialaren apaingarri izan, haren sexu-gogoa ase (uste dut).
barbienude.jpg
Ia eskubiderik gabeko betebehar sorta beldurgarria. Injustua dela jakin arren (ze nire ama emea da, ez inozoa) normaltzat jotzen du, ez baitu beste bizimodu bat pentsatzeko eta egiteko astirik, gogorik. Iluntzean, betebehar guztiak bete ondoren, telebista pizten du, "deskonektatzeko". Baina, pentsatzen jarrita, "konektatu" egiten du bere bizimoduan, bere betebeharretan ixteko "iradokitzen" dion sistemarekin: dirua irabazteko konkurtsoak ikusten ditu aitarekin, non emakumeak irribarre eta bular arteko erreten hutsa besterik ez diren. Bere arazoez pentsatu beharrean besteenak jartzen ditu begien aurrean (gaixoak... dio gosez hiltzen diren afrikarrez).
woman-telebista-ikusten2.jpg
Albistegietan, gizon zahar itsusi bat eta emakume gazte eder bat ikusleen buruak nahastera jolasten dira. Iragarkietan, iraultzarako deia emakumeontzat: zimurren aurkako gerra, zelulitisaren kontrakoa, sukaldeko eta komuneko bakterien aurkako matxinada, altxamendua kolesterolaren kontra, hanketako ileen aurka jo ta ke!, hortz horien eta ile zurien aurkako gerra... Iradokizun itxurako agindu mordoa jasotzen du egunero nire amak, mundu ikuskera etengabe mugatzen eta murrizten dion bizimodutik "deskonektatzen" duenean.

Eta nik, gure amarena naizen neurrian.

Egin kasu emeari. Esan nahi dut, M.A.ri.

Erantzunak ikusi/idatzi (4) | Tagak:
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Begiegiak emea — 2007-07-10 GTM 1 @ 11:57

Sandalia eta zapata arrotzak 28. gelan barneratu dira, gomaz igurzten marmolezko zorua, gelditu dira. Emakume biluzi bat. Barka, emakume biluzi baten errepresentazio piktorikoa. Eta inguruan multitudine, gizamasa. Hari begira beren begiak: ilunak, argiak, bigunak, begi-harriak, esporadikoak, zelatariak, ume begi aspertuak, lotsatiak, mireskorrak, garbiak, zorrotzak, estatikoak, urdinak, distiratsuak, laztankoiak, begi-burdinak, marroiak, lilurazkoak, urratuak, eskandaluzkoak, konparaziozkoak, trebatuak, lizunak, galduak.

begiak

Mota guztietako begiak, iristen, gelditzen, irensten, joaten. Baina begi pare bat beti finko. Begi fresko bi, begi argi handi bi, suzien moduko bi gar urdin, begi gazte bi zimur artean zabalik. Ez dute kliskadarik egiten ia, betazalik gabeko begiak dira. Edo begi itsuak, ero baten begiak. Geldi begiak, geldi zaharraren gorpuzkera ttipia. Haren arnas zaharra entzungarri da, arnasa geldo-geldoa, eztarriko hormei hots atereaz. Eta arnas bakoitza abandono bat, une bat gutxiago, haize zahar baten saudade ufada.

Erantzunak ikusi/idatzi (8) | Tagak:
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Has gaitezen emea — 2007-06-30 GTM 1 @ 15:17

1538ko martxoaren 9an, Guidobaldo della Roverek, Urbinoko dukearen semeak, eskutitz bat bidali zion bere aitak Venezian zuen enbaxadoreari. Eskutitzean Guidobaldok jakinarazten zuen mezulari bat bidaliko zuela Veneziara, Tiziano margolariari enkargatutako bi margolanen bila. Mezulariak, bi hilabete itxaron behar bazituen ere, ezin zuen esku hutsik itzuli. Baina Guidobaldok ez zuen margolanak ordaintzeko adina diru, eta enbaxadoreari eskatzen zion bere amarekin (Eleonora Gonzagarekin) harremanetan jar zedila, honek koadroen ordainketa aurrera zezan. Gerora Guidobaldok beste eskutitz batean azaldu zuenez, bere ondasunak saldu ezean ez zegoen irtenbiderik. Bi koadroen jabe izan nahi zuen kosta ahala kosta. Bata berari egindako erretratu bat zen, bestea "la donna nuda".

titian_venus_of_urbino1.jpg

Erantzunak ikusi/idatzi (1) | Tagak:
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Gose ase (ezina) emea — 2007-06-25 GTM 1 @ 02:16

Inoiz sentitu duenak badaki

zinez konplexu dela, aldakor.

Gogoarekin indar edo ahul

bilaka daitekeela, ezin sor ez deusez.

Biltzen duela edozer, ez dena

ta dena.

Plazer iturri bakarra

mingarria da berez.

Soilik harekin bete gaitezke,

ez ase.

Osatzearekin bat gaituenez

suntsitzen, jaiotzetiko eria

digunez eroaten.

Arrazoia du etsai, "zergatik?"

ez du ulertzen.

Azaltzen saiatzea, oraintxe bezala,

ariketa hutsala dugula, erabat.

venere-berde-txiki.jpg

Hain zara gozoki ustel,
zu, bai, zu:
maitasun.

Erantzunak ikusi/idatzi (1) | Tagak:
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Giacomo... emea — 2007-06-11 GTM 1 @ 01:30

veuns-superstar.jpg

Lan gehiegi egiten zuela. Ea zer uste zuen Carduccik, stronzo hutsa zela edo zer. Porca puttana... Zigarroak etxean ahaztu zituela, Filippori beharko eskatu. Eta cazzo, hotz egiten zuela, ea noiz konponduko zuten berogailua. Beltzaran hark... mamma... ipurdi itzela zuela. Aurrelari beharrean zeudela, madonna, horrela segituz gero... zulora Fiorentina. Eta Australia? Non ote zen, Ameriketatik ala Asiatik gertuago? Itsasoa zabala zela eta berak ez zuela itsasoan ito nahi. Naufragoena bitxia zela, egarriz hiltzea ere, urez inguratuta. Porco dio, aspertua zegoela. Eta pixagurez, hura emakumea! (...che hai sulla pelle, che hai sulle labbra,) eta komunean sega bat egiten bazuen? (quando esci dall'acqua... e ti vieni a sdraiare...) bazuela norekin pentsatu (sapore di sale... sapore di te...)

Baina agurea, non demontre sartu ote zen agurea?

Erantzunak ikusi/idatzi (3) | Tagak:
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us