Christine de Pizan, edota Christine de Pisan (Venezia, 1364- Poissyko monastegia, 1430).
Hainbaten ustez, De Pizan izan zen, emakumeen artean, Europako lehenengo idazle profesionala. Poeta, filosofoa, hainbat idatziren egilea, bereziki "La cité des dames" lanagatik da ezaguna. Indar guztiez egin zion aurre indarrean zegoen misoginiari. Idazkietan, batez ere bere bizi-esperientzian oinarritu zen, tradizio erlijioso edo mitologikoan baino gehiago.
"Damen hiria", 1404 eta 1405 urteetako neguko hilabeteetan idatzia, garaiko hainbat idazlan ospetsuri erantzuna emateko baliatu zuen egileak. Besteak beste Giovanni Boccaccioren "De mulieribus claris", Jean de Meun poeta frantsesaren "Roman de la Rose", eta Mateolo filosofoaren lanei, hala nola, emakume izatearen kontra idatzitako testu klarki misoginoei arrapostua emateko. De Pizanek gizarte utopiko eta alegorikoa aurkezten du, non "dama" hitza ez den odol garbiaren sinonimo, baizik izpiritu garbiarena. Garaiko idazleen artean erudizio handikoa izateagatik nabarmendu zen De Pizan, eta misoginiari aurre egiteko erudizioa baliatu bazuen ere, ironia bezalako armak ere erabili zituen, esate baterako honako pasartean:
"Oi, Jaungoiko enea, zeren kariaz ez ninduzun gizon sortu? Hartara, zeure zerbitzura leudeke ene gaitasunak oro, ez nintzateke sekula erratuko, eta orotan nintzateke perfektua, gizonek haien buruaz dioten moduan"
Ah wanna tell ya 'bout a girl You know, she lives in room 29 Why... Why... that's the one right up top a mine Ah start to cry, Ah start to cry
(...)
From her to eternity! From her to eternity! From her to eternity! Cry! Cry! CRY!
She's wearing them bloo-stockens, ah bet! and standin' like this with my ear to the ceiling Listen, Ah know it must sound absurd but Ah can hear the most melancholy sound Ah ever heard! Walk'n'cry! Kneel'n'cry-y!
From her to eternity! From her to eternity!
O tell me why? O tell me why? Oh Why? Why? Why? O tell me why and don't tell me a lie! Why the ceiling still shakes? Shakes! Shakes! Shakes! Why the fixtures turn to serpents and snakes?
This desire to possess her is a wound and its naggin at me like a shrew but, Ah know, that to possess her Is, therefore, not to desire her.
O o o then ya know, that lil girl would just have to go! Go! Go-o-o! From her to eternity!
Duela 15 urte, Michel Comte izeneko gizon suitzar batek, bere lana eginez, argazkia egin zion modelo biluzi bati. Zuri-beltza, txukuna, biluzi bat.
Jakingo duzue honezkero istorioa nola bukatzen den. Michel Comteren argazkia irudian fondoan ikusten duzuena da, noski, eta argazkiko biluzia Carla Brunirena da.
91.000 dolar. Hau da, 60.000 euro inguru. Horixe ordaindu du arte bildumagile batek Bruniren biluziagatik.
Ispiluengandik ez balitz ez genuke geure burua argazki batean ezagutuko. Ez genuke geure buruari buruzko irudirik izango, ispilurik ez balego. Umea ispiluaren logikaren jabe egiten da mugimenduari esker eta ukimenari esker. Mugimendu desberdinak eginez, eta ispiluaren kristalezko azala ukituz, umea konturatzen da ispiluan dagoena bere isla dela. Baina konturatzen al da ikusten duen isla bere irudiaren alderantzizkoa dela? Nahiz eta hori ikasi eta jakin, ahaztu egiten dugu ispiluaren aurrean gaudenean, telebistaren aurrean gaudenean irudiak eraldatu eta manipulatuak direla ahazten dugun bezalaxe. Gure buruaz dugun irudia ispiluetakoa da, argazkietakoa baino gehiago. Eskatuko baligute geure aurpegia marrazteko, geure “benetako” irudia errepresentatu ahal izateko, ispilu imajinario baten aurrean jarriko genuke ispiluan ikusten dugun irudia.