Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: gogo etak

Damen hiria

emea 31/12/2008 @ 15:20

christine-de-pizan.jpg

Christine de Pizan, edota Christine de Pisan (Venezia, 1364- Poissyko monastegia, 1430).

Hainbaten ustez, De Pizan izan zen, emakumeen artean, Europako lehenengo idazle profesionala. Poeta, filosofoa, hainbat idatziren egilea, bereziki "La cité des dames" lanagatik da ezaguna.  Indar guztiez egin zion aurre indarrean zegoen misoginiari. Idazkietan, batez ere bere bizi-esperientzian oinarritu zen, tradizio erlijioso edo mitologikoan baino gehiago.

"Damen hiria", 1404 eta 1405 urteetako neguko hilabeteetan idatzia, garaiko hainbat idazlan ospetsuri erantzuna emateko baliatu zuen egileak. Besteak beste Giovanni Boccaccioren "De mulieribus claris", Jean de Meun poeta frantsesaren "Roman de la Rose", eta Mateolo filosofoaren lanei, hala nola, emakume izatearen kontra idatzitako testu klarki misoginoei arrapostua emateko. De Pizanek gizarte utopiko eta alegorikoa aurkezten du, non "dama" hitza ez den odol garbiaren sinonimo, baizik izpiritu garbiarena. Garaiko idazleen artean erudizio handikoa izateagatik nabarmendu zen De Pizan, eta misoginiari aurre egiteko erudizioa baliatu bazuen ere, ironia bezalako armak ere erabili zituen, esate baterako honako pasartean:

"Oi, Jaungoiko enea, zeren kariaz ez ninduzun gizon sortu? Hartara, zeure zerbitzura leudeke ene gaitasunak oro, ez nintzateke sekula erratuko, eta orotan nintzateke perfektua, gizonek haien buruaz dioten moduan"

Venusen bakardadea

emea 23/04/2008 @ 12:04

venusen-bakardadea.jpg

Eta ezin besoak gurutzatu...

Bruniren biluziaz

emea 11/04/2008 @ 18:44

bruni-biluzik.jpg

Duela 15 urte, Michel Comte izeneko gizon suitzar batek, bere lana eginez, argazkia egin zion modelo biluzi bati. Zuri-beltza, txukuna, biluzi bat.

Jakingo duzue honezkero istorioa nola bukatzen den. Michel Comteren argazkia irudian fondoan ikusten duzuena da, noski, eta argazkiko biluzia Carla Brunirena da.

91.000 dolar. Hau da, 60.000 euro inguru. Horixe ordaindu du arte bildumagile batek Bruniren biluziagatik.

Enfin, enfin... egin kontu.

Paradox

emea 09/04/2008 @ 09:40

Doc: Paradoxa batean geldituko gara orduan!
Marty: Paradoxa? Esan nahi duzu, unibertsoa suntsitzen duen gauza horietako batean?
Doc: Hain zuzen ere!

(Back to the Future, part II)

"Spies do not look like spies"
G.K. Chesterton

"I can resist anything except temptation"
Oscar Wilde

KaulipsispiluaK

emea 14/03/2008 @ 10:24

ispilua.jpg

Ispiluengandik ez balitz ez genuke geure burua argazki batean ezagutuko. Ez genuke geure buruari buruzko irudirik izango, ispilurik ez balego. Umea ispiluaren logikaren jabe egiten da mugimenduari esker eta ukimenari esker. Mugimendu desberdinak eginez, eta ispiluaren kristalezko azala ukituz, umea konturatzen da ispiluan dagoena bere isla dela. Baina konturatzen al da ikusten duen isla bere irudiaren alderantzizkoa dela? Nahiz eta hori ikasi eta jakin, ahaztu egiten dugu ispiluaren aurrean gaudenean, telebistaren aurrean gaudenean irudiak eraldatu eta manipulatuak direla ahazten dugun bezalaxe. Gure buruaz dugun irudia ispiluetakoa da, argazkietakoa baino gehiago. Eskatuko baligute geure aurpegia marrazteko, geure “benetako” irudia errepresentatu ahal izateko, ispilu imajinario baten aurrean jarriko genuke ispiluan ikusten dugun irudia.

La Bambola

emea 03/03/2008 @ 02:39

Birarazten nauzu
Birarazten nauzu
Panpina banintz legez.

Lurrean uzten gero
Lurrean uzten gero
Panpina banintz legez.

Zu ez zara ohartzen
negarrez, triste, neke,
naizenean ni ere.

Zeure buruan
soil-soilik
zeure burua duzu.

Ez, gizontto, ez.
Ez, gizontto, ez.
Ene maitasunari
ez egin barre, arren.

Zu jolasten bazara
ni ez naiz jolasten.
Negar eragiteraino
dakizu min egiten.

Gaurko gautik aurrera
ez dut utziko ene bizitza
gizon baten eskuetan.

Ez, gizontto, ez.
Zuk ez nauzu utziko
maite ez dituzun
hamar panpinen artean.
Oh, ez. Oh, ez.

Pudore (eztabaidarako)

emea 03/01/2008 @ 16:19

pudore1.jpg

Ahalkea

"(...) Lotsa edo ahalkea deritzogu emakumearen sexu-jokabidea inguratzen duen debeku multzoari.

Lotsatia beraz ez da emea, baizik emakumea, hots, ezarri edo inposatutako egitura kulturala. Gizonek milaka urtez zapaldu eta mailukatu behar izan dute emakumearen ahalkea sortzeko, hau da, emeaz emakumea egiteko. (...)

Gure garaiko kulturak (...) aske, desinhibitu, hausle eta oldarkor nahi ditu emakumeak. Eta bera, neurri handi batean, hori bilakatu edo berbilakatu da.

(...) Ahalkea merkatu kontua ere badela honakoak erakusten digu: emakumeak maiz erabili izan du, ia beti ez esatearren, instrumentalki, gizonaren begietara erakargarri izatearren. Ahalke faltsua da hori. Baina antzoki erotikoan errealitatearen balioa du irudikapenak.

Emakumearen ahalkea desagerturik, kategoria orokor gisa behinik behin, aurrerago eta sakonago joan dira bortxatzea eta urratzea. Izan ere, egun emakumea erabat jabetzen da pertsona gisa duen duintasunaz (...) eta hala baloratua eta errespetatua izan nahi du."

Iturria: dagospia.com, 2002ko uztailaren 1ean.

pudore2.jpg

Jatorrizko testua (zatiak):

 

Pudore

"Pudore non è altro che il nome che noi diamo alla serie di divieti che circondano il comportamento latu sensu sessuale della donna.

Pudica quindi non è la femmina, può esserlo solo la donna cioè la sovrastruttura culturale che le si è sovrapposta o che, per dir meglio, le è stata imposta. Ci sono voluti infatti migliaia di anni di repressione e di martellamento da parte dell'uomo per creare il pudore femminile, cioè per fare della femmina una donna. (...)

La cultura dei nostri tempi (...) vuole una donna liberata, disinibita, trasgressiva, aggressiva. E lei, in buona sostanza, lo è diventata o ridiventata.

(...) Che il pudore sia anche una questione di mercato lo conferma il fatto che la donna lo ha usato spesso, per non dir quasi sempre, in modo strumentale, per rendersi attraente agli occhi dell'uomo. Era un falso pudore. Ma nel teatrino erotico la rappresentazione vale la realtà.

Sparito il pudore femminile, almeno come categoria generale, la violazione e la trasgressione, essenziali all’erotismo si sono spostate più avanti e più in profondità. Oggi la donna ha preso piena coscienza della propria dignità di persona (...) e vuole essere valutata e rispettata come tale."

Hera, Zeus, Tiresias

emea 08/12/2007 @ 12:40

Olinpoan izandako eztabaida batean, Zeusek zioen ekintza sexualean [esan gabe doa: koitoan] emakumezkoek plazer gehiago jasotzen zutela gizonezkoek baino, eta Herak, Zeusen emazteak, kontrakoa zioen. Jainkoek Tiresias aztiari eskatu zioten aholku, harentzat bi sexuak ezagunak izaki. Eta Zeusen alde lerratu zen Tiresias, esanez: "Emakumeek jasotzen dutenaren hamarrena jasotzen dute gizonek". Herak, berehala, itsu bihurtu zuen Tiresias. "Mespretxuz, ezin joka daiteke halako arinkeriaz, beraz ene menpekoaren begiak zigortzen ditut itzaletan egotera, betikotz"

(Las Metamorfosis, III, 316-338. Itzulpen librea gazteleratik)

tiresias.jpg

Ted Bundy, el guapo

emea 04/12/2007 @ 11:12

ted-bundy.jpg

A Ted Bundy

lo asaron

hace un cuarto de siglo.

De no haber sido tan "atractivo"

probablemente seguiría por aquí

(y no pienso en él,

pienso en aquellas pobres mujeres

que se llevó por delante).

La belleza, ya se sabe,

a veces se confunde

con la verdad.

Karmelo C. Iribarren. Sol de invierno. Renacimiento, 2007

Museum (I)

emea 22/11/2007 @ 11:53

museoan-haurrak.jpg

"Nunca me han gustado los menús gastronómicos. Albergo la esperanza, quizás algo ingenua a mi edad, de que volveré a ese restaurante y, consecuentemente, no tiene sentido agotar el repertorio del cocinero en esa comida. No quiero adquirir un conocimiento enciclopédico de su obra, quiero comer bien.

(...)

Merezco la consabida descalificación de elitista, pero para mí un museo no es una escuela, no es un centro de exaltación patriótica ni de educación cívica o de catequesis, no es un escape a la monotonía del aula de clase, no es un señuelo para las agencias de viajes. Para mí, y estoy convencido de que para algunos más, los museos han sido y son una auténtica casa de placer. Su utilidad social debería ser proporcional al placer global que generan, por lo tanto es preferible que gocen algunos, pocos o muchos, que una multitud indiferente; esos niños correteando por las salas, escapando de la profesora, esos ancianos derrengados sacándose las sandalias si han tenido la suerte de conquistar uno de los escasísimos bancos disponibles. Todos han venido obligados: los pequeños por sus profesores, los mayores por la presión social, por tour-operators, por políticos culturales, que les han machacado la absurda idea de que uno no puede morir tranquilo sin haber visitado los más exóticos parajes --sufriendo molestias y vejaciones impropias de su venerable edad-- y sin haber echado un vistazo, apresurado, superficial y pronto olvidado, a toda la producción artística de la humanidad.

(...)

Sólo me queda un resquicio de esperanza: que estas oscuras y misteriosas casas de placer que tantos amamos sean definitivamente prohibidas; así podrá crearse un atractivo circuito clandestino de visitas que, con un efecto similar al de la Ley Seca en Estados Unidos, nos convierta, a casi todos, en alcohólicos del arte."

Oscar Tusquets Blanca

Todo es comparable, Anagrama, 1998