Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Abendua 2008

Damen hiria

emea 31/12/2008 @ 15:20

christine-de-pizan.jpg

Christine de Pizan, edota Christine de Pisan (Venezia, 1364- Poissyko monastegia, 1430).

Hainbaten ustez, De Pizan izan zen, emakumeen artean, Europako lehenengo idazle profesionala. Poeta, filosofoa, hainbat idatziren egilea, bereziki "La cité des dames" lanagatik da ezaguna.  Indar guztiez egin zion aurre indarrean zegoen misoginiari. Idazkietan, batez ere bere bizi-esperientzian oinarritu zen, tradizio erlijioso edo mitologikoan baino gehiago.

"Damen hiria", 1404 eta 1405 urteetako neguko hilabeteetan idatzia, garaiko hainbat idazlan ospetsuri erantzuna emateko baliatu zuen egileak. Besteak beste Giovanni Boccaccioren "De mulieribus claris", Jean de Meun poeta frantsesaren "Roman de la Rose", eta Mateolo filosofoaren lanei, hala nola, emakume izatearen kontra idatzitako testu klarki misoginoei arrapostua emateko. De Pizanek gizarte utopiko eta alegorikoa aurkezten du, non "dama" hitza ez den odol garbiaren sinonimo, baizik izpiritu garbiarena. Garaiko idazleen artean erudizio handikoa izateagatik nabarmendu zen De Pizan, eta misoginiari aurre egiteko erudizioa baliatu bazuen ere, ironia bezalako armak ere erabili zituen, esate baterako honako pasartean:

"Oi, Jaungoiko enea, zeren kariaz ez ninduzun gizon sortu? Hartara, zeure zerbitzura leudeke ene gaitasunak oro, ez nintzateke sekula erratuko, eta orotan nintzateke perfektua, gizonek haien buruaz dioten moduan"

H.D.

emea 11/12/2008 @ 19:46
No poetical fantasy
but a biological reality,
a fact: I am an entity
like bird, insect, plant
or sea-plant cell;
I live; I am alive;
take care, do not know me,
deny me, do not recognise me,
shun me; for this reality
is infectious--ecstasy.
H.D. "Trilogy" (The Flowering of the Rod, poem 9)
lilakaleidoscope.jpg
Ez naiz fantasia poetikoa,
errealitate biologikoa baizik.
Egitate bat naiz, entitate bat
hala txori, intsektu, landare
edo itsas belar zelula;
bizi naiz; bizirik naiz;
kontuz, ez ni ezagutu,
uka nazazue, ez ni aitortu
saihets nazazue; errealitate hau
kutsakorra baita --extasia