Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Martxoa 2008

KaulipsispiluaK

emea 14/03/2008 @ 10:24

ispilua.jpg

Ispiluengandik ez balitz ez genuke geure burua argazki batean ezagutuko. Ez genuke geure buruari buruzko irudirik izango, ispilurik ez balego. Umea ispiluaren logikaren jabe egiten da mugimenduari esker eta ukimenari esker. Mugimendu desberdinak eginez, eta ispiluaren kristalezko azala ukituz, umea konturatzen da ispiluan dagoena bere isla dela. Baina konturatzen al da ikusten duen isla bere irudiaren alderantzizkoa dela? Nahiz eta hori ikasi eta jakin, ahaztu egiten dugu ispiluaren aurrean gaudenean, telebistaren aurrean gaudenean irudiak eraldatu eta manipulatuak direla ahazten dugun bezalaxe. Gure buruaz dugun irudia ispiluetakoa da, argazkietakoa baino gehiago. Eskatuko baligute geure aurpegia marrazteko, geure “benetako” irudia errepresentatu ahal izateko, ispilu imajinario baten aurrean jarriko genuke ispiluan ikusten dugun irudia.

La Bambola

emea 03/03/2008 @ 02:39

Birarazten nauzu
Birarazten nauzu
Panpina banintz legez.

Lurrean uzten gero
Lurrean uzten gero
Panpina banintz legez.

Zu ez zara ohartzen
negarrez, triste, neke,
naizenean ni ere.

Zeure buruan
soil-soilik
zeure burua duzu.

Ez, gizontto, ez.
Ez, gizontto, ez.
Ene maitasunari
ez egin barre, arren.

Zu jolasten bazara
ni ez naiz jolasten.
Negar eragiteraino
dakizu min egiten.

Gaurko gautik aurrera
ez dut utziko ene bizitza
gizon baten eskuetan.

Ez, gizontto, ez.
Zuk ez nauzu utziko
maite ez dituzun
hamar panpinen artean.
Oh, ez. Oh, ez.