Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Maiatza 2007

Bisai emeak artean

emea 30/05/2007 @ 11:34

Gizonek emakumeak ikusten dituzte.
Emakumeek beren buruak ikusten dituzte ikusiak izaten.
Horrek eragina du ez soilik gizon-emakumeen arteko harremanetan, baita emakumeen artekoan ere.
John Berger, Ways to look

Kontua da

emea 11/05/2007 @ 10:18

venus-boticcelli.jpgvenus-boticcelli.jpg

Maiatzaren 17an, edo uztailaren 2an. Kontua da jendea mahuka motzetan paseatzen zela, begiak ixten zituztela abenidan gora eguzkiaren kontra igotzean turistek. Kontua da lanegun hark jaieguna zirudiela eta irratietan kantu laranjak jarri zituztela eta Francesca Volentik ohi baino ogi barra bat gehiago erosi zuela, badaezpada. Kontua da ispiluan saiatutako irribarreak zuriago-edo zirela, eta Arnoren azalean kua-kua igeri zebiltzala, uhin txikiak fabrikatuz ahateak. Kontua da Piero Grimaldik sudur azpiko bibotea lababoko zurrunbiloak irensten ikusi zuela eta 53. autobusean ohi baino hiru bidaiari gutxiago igo zirela. Kontua da hodeiek ez zutela itzaltzen ezer goiz hartan eta ikatz arkatza berriak erosi zituztela Duomo plazako karikaturgileek. Kontua da Giacomori goizeko zigarreta ahaztu zitzaiola pakete barruan eta distira egin ziotela begiek leihoa zabaldu zuenean uztailaren 2an, edo maiatzaren 17an.